Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3125

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) "Eleizalde Ikastola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren instalazioak aldatzeko baimena ematen duena»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren instalazioak aldatzeko baimena emateari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 15eko Agindua 2012ko ekainaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (121. zk.) argitaratu zen. Agindu horretan goian adierazitakoaren gisako hutsak egin direnez, zuzendu egiten dira.

2012/2859 (2/1) orrialdean, honela dio:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari instalazioetan aldaketak egiteko baimena ematen zaio:

«Kode-zenbakia: 48001415.
Izen espezifikoa: "Eleizalde Ikastola".
Titularra: Luis de Eleizalde Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Arene auzoa, 6.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
Lurralde Historikoa: Bizkaia».

Baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari instalazioetan aldaketak egiteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48001415.
Izen espezifikoa: "Eleizalde Ikastola".
Titularra: Luis de Eleizalde Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Arene auzoa, 6.
Udalerria: Bermeo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia».

Azterketa dokumentala