Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3131

IRAGARKIA, Bizkaiko zenbait portutan –Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzian– lur-azalera eta ur-lamina garbitzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzekoa (Espedientea: C02/013/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente-zenbakia: C02/013/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bizkaiko zenbait portutan –Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzian–, lur-azala eta ur-lamina garbitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentziako portuak (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea: hogeita lau (24) hilabete, Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik aurrera; nolanahi ere, kontratu administratiboa sinatu beharko da lanak hasi aurretik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak balioesteko zenbait irizpide dago.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren edo, hala badagokio, gastu-adierazlearen gehienezko aurrekontua: 1.628.000,00 euro + 130.240,00 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 1.758.240,00 euro.

Zenbateko hori honela banatuko da urteka:

– 2012. urtea: 135.666,67 euro, eta 10.853,33 euro, BEZarenak. Guztira: 146.520,00 euro.

– 2013. urtea: 814.000,00 euro, eta 65.120,00 euro, BEZarenak. Guztira: 879.120,00 euro.

– 2014. urtea: 678.333,33 euro, eta 54.266,67 euro, BEZarenak. Guztira: 732.600,00 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II-ko beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abuztuaren 14a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena:

Eskatutako sailkapena: U taldea, 1 azpitaldea, D kategoria.

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu kideetako enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.1 puntuan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 16a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II-ko beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik, karatularen 28.6 paragrafoan adierazitakoaren arabera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II-ko beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: «C» gutun-azala, 2012ko abuztuaren 27a, 12:00ak; «B» gutun-azala, 2012ko irailaren 4a, 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Hauek dira balorazio-irizpideak:

Prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra: ez.

Eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago: bai.

Kasu orokorra.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak, garrantzi gehien dutenak lehenengo jarriz eta ematen zaien haztapena kontuan izanik. Gehienezko puntuazioa: 100,00 puntu (behean aipatzen diren a) eta b) idatzi-zatietako atalei dagozkien haztapenen batuketak gehienezko puntuazioaren berdina izan behar du beti).

a) Formulak aplikatzearekin automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

1.– Eskaintza ekonomikoa: haztapena: 55 puntu.

Formula: 55 x gutxieneko eskaintza.

Eskaintza*

– *(Eskaintza=baloratu beharreko eskaintza)

– Eskaintzarik merkeenak puntuazio handiena lortuko du, eta gainerako eskaintzak hurrenkera proportzionalean puntuatuko dira.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

2.1) Lan-programa: haztapena: 30 puntu.

Lanak egiteko eskaintzen den prozedura baloratuko da, honako alderdi hau aintzat hartuta: lanok bateragarri izatea portuetako jardueren garapenarekin eta portuetako eremuetako aisialdi-erabilerekin.

2.2) Hobekuntzak: haztapena: 15 puntu.

Betekizun teknikoen pleguan eskatzen diren betebeharren gainean eskaintzen diren hobekuntzei balorazio positiboa emango zaie.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2012ko uztailaren 3a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 26a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala