Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
3132

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa hausteagatik irekitako espedienteetan Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena. Behean zehazten dira espediente horiek.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Espedientea aztertu nahi izanez gero, eskuragarri izango du helbide honetan: Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Isuna honela ordain dezakezu:

● Honekin batera doakizun ordainketa-gutuna aurkeztuta hurrengo finantza-erakundeetan: Bilbao Bizkaia Kutxa, Banco Santander, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Ipar Kutxa, Caja Vital Kutxa, BBVA, la Caixa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, beste erakundeen txartelak.

● Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahalko dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Erandio, 2012ko ekainaren 28a.

(Ertzaintzako zuzendari kargua hutsik dagoela, Segurtasuneko sailburuordearen 2011ko ekainaren 29ko Ebazpenak ezarritakoari jairraiki).

Udaltzaingoak Koordinatzeko eta Segurtasun Pribatuko zuzendaria,

Javier Sánchez Rodríguez.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala