Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOA ETA DONOSTIAKO AURREZKI KUTXA
3133

IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deaildia egiteari buruzkoa.

Erakundearen Estatutuen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa honen Administrazio-Kontseiluak, aurtengo ekainaren 28an egindako bere bilkuran, Aparteko Batzar Nagusirako deia egitea erabaki zuen, hurrengo uztailaren 26rako, osteguna, arratsaldeko lauretan (16:00) lehen deialdian eta ordu erdi bat geroago, hala balegokio, bigarren deialdian, Erakundearen Donostiako Andia kale z/g.ko Ekitaldi-Aretoan.

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

1.– Bertan bildutakoen zerrenda egitea eta Batzarraren eraketa.

2.– Lehendakaritzaren txostena.

3.– Kutxaren Estatutuen eta Gobernu-Organoetako kideak Izendatzeko Prozedura Arautegiaren egokitzapena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko Eusko Jaurlaritzako 11/2012 Legera.

4.– Eskari-galderak.

5.– 3. puntuaren bozketa.

6.– Administrazio-Kontseiluaren esku uztea, ordezkatzeko gaitasuna barne, Batzar Nagusiak hartuko dituen akordioak formalizatu, zuzendu, interpretatu eta egikaritzeko ahalmenak.

7.– Batzarraldiaren Akta onartzeko kontu-hartzaileak izendatzea.

Kutxaren Estatutuetako 24.9 artikuluaren arabera, Batzarra egin baino hamabost egun lehenago utziko da Kutxako Idazkaritzan, eta Kontseilari Orokor Jaun-Andreen esku utzi ere, bidezko dokumentazio guztia.

Donostia-San Sebastián, 2012ko ekainaren 28a.

Lehendakaria,

XABIER ITURBE OTAEGI


Azterketa dokumentala