Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

CAJA VITAL KUTXA
3134

IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egiteari buruzkoa.

Caja de Ahorros de Vitoria y Álava-Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxako (Caja Vital Kutxa) Administrazio Kontseiluak erakundeko kontseilari nagusi jaun-andreei Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egitea erabaki du, hala erabaki baitzuen 2012ko ekainaren 28an egindako bileran, Estatutuetako 24. artikulua betez. Batzarra, lehenengo deialdian, uztailaren 26an izango da, osteguna, arratsaldeko 18:30ean hasita, Gasteizko Vital eraikinean (Biosfera pasealekua 6), eta bigarren deialdian, ordea, 19:00etan hasita, egun eta leku berean. Honako hau izango da

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

I.– Batzarra eratzea.

II.– Lehendakariaren txostena.

III.– Vital Kutxaren estatutuen eta aginte-organoetako kideak izendatzeko prozedura arautegiaren egokitzapena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko Eusko Jaurlaritzako 11/2012 Legera.

IV.– Galderak eta eskaerak.

V.– III. puntua bozkatzea.

VI.– Batzarreko akta onartzea.

Kontseilari jaun-andreei honako hau adierazi nahi diegu: III. puntuari dagokion dokumentazioa Erakundearen Idazkaritza Nagusian izango dutela eskura, alegia, egoitza nagusian, Batzarra egin baino 15 egun lehenagotik.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 28a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

Carlos Vicente Zapatero Berdonces.


Azterketa dokumentala