Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BILBAO BIZKAIA KUTXA
3135

IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egiteari buruzkoa.

Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxeko (BBK) Administrazio Kontseiluak, 2012ko ekainaren 29an egindako bilkuran hala erabakirik, eta Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko kontseilari nagusi jaun-andreei Aparteko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, uztailaren 26an izango da, osteguna, arratsaldeko 16:00etan, Bilbon dagoen BBK Salan (Kale Nagusia, 19-21 etxepea), eta bigarren deialdian, 16:30ean, egun eta leku berean, hauxe izango delarik

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

I.– Batzarra eratu.

II.– Lehendakariaren txostena.

III.– BBKren Estatutuen eta Aginte Organoetako kideak Izendatzeko Prozedura Arautegiaren egokitzapena, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko Eusko Legebiltzarraren 11/2012 Legeari.

IV.– Eskari-galderak.

V.– III puntuaren bozketa.

VI.– Batzarreko akta onartu.

Kontseilari jaun andreei zera adierazi nahi diegu: III puntuari dagokion dokumentazioa, Erakundearen egoitza nagusian dagoen Idazkaritza Nagusian izango dutela eskura, Batzarra egin baino 15 egun aurretik.

Bilbao, 2012ko ekainaren 29a.

Administrazio Kontseiluko Lehendakaria,

MARIO FERÁNDEZ PELAZ.


Azterketa dokumentala