Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3843

AGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «San Luís» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu egin da Bilboko (Bizkaia) «San Luís» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua, Marketineko eta publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2012-2013 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48002638.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Luís».

Titularra: Centro San Luís, S.L.

Helbidea: Licenciado Poza lizentziatuaren kalea, 31 eta Ercilla kalea, 42.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

● «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● «Merkataritza-kudeaketa eta marketina» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

● Lanbide Heziketa:

○ Familia: Administrazioa eta kudeaketa:

– «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Familia: Merkataritza eta marketina:

– «Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Nazioarteko merkataritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Informatika eta komunikazioak:

– «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak:

– «Haur Hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipa­menduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurkak, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala