Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3844

AGINDUA, 2012ko uztailaren 4koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Urkide» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

«Fundación Urkide» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko ekainaren 5ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskari bat sartu zen, Fundación Urkide fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko («Colegio Urkide Ikastetxea, Sociedad Cooperativa» sozietateak sortu zuen fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du 2012ko ekainaren 29an.

Hirugarrena.– «Fundación Urkide» fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren arabera, honako hau da fundazioaren helburua: hezkuntzaren alorrean jarduerak sustatzea, gauzatzea, laguntzea, finantzatzea eta garatzea.

Laugarrena.– Estatutuetako 5. eta 6. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriaz, Fundazioaren egoitza honako helbide honetan egongo da: Magdalena kalea, 8, Vitoria-Gasteiz (Araba). Fundazioak, batez ere, Araban jardungo du, baina irakaskuntza eta heziketaren eremu osorako izango da bere jarduera.

Bosgarrena.– Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Seigarrena- Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

● Lehendakaria: «Colegio Urkide Ikastetxea, Sociedad Cooperativa» sozietatea, Kontseilu Errektoreko presidente Aitor Pérez de San Román Fernández de Larrinoa jaunak ordezkatuta. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

● Lehendakariordea: «Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito» entitatea, Pablo Jesús Larrabide Bilbao jaunak ordezkatuta. Karguaren iraunaldia: 2017ko maiatzaren 24ra arte.

● Diruzaina: Miguel Ángel González de Garibay Pérez de Heredia jauna. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

● Batzordekideak:

– Maria Isabel Orbañanos Palacios andrea. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

– Víctor Ignacio Lekuona González jauna. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

– Joseba Luzuriaga López jauna. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

– Ainhoa Ramírez de la Piscina Pinedo andrea. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

– Don Mikel Andoni Iñigo Ochoa de Chinchetru jauna. Karguaren iraunaldia: mugagabea.

– «Telecom y Novatecno, S.A.» sozietatea, José María Acha-Orbea Echeverría jaunak ordezkatuta. Karguaren iraunaldia: 2017ko maiatzaren 24ra arte.

– «Grupo Xabide, S. Coop.» sozietatea, Malen Leria Cordón andreak ordezkatua. Karguaren iraunaldia: 2017ko maiatzaren 24ra arte.

«Alegría Hermanos, Sociedad Anónima» sozietatea, Carlos Alegría Suso jaunak ordezkatuta. Karguaren iraunaldia: 2017ko maiatzaren 24ra arte.

– «Gastronomía Cantábrica, S.L.» sozietatea, Juan Ignacio Pérez González jaunak ordezkatuta. Karguaren iraunaldia: 2017ko maiatzaren 24ra arte.

– «Telbask, S.L.» sozietatea, Jaime Gómez de Balugera González jaunak ordezkatuta. Karguaren iraunaldia: 2017ko maiatzaren 24ra arte.

● Idazkaria (ez da patronatuko kidea): Alfonso Segovia Leza jauna.

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako eraketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta F-339 erregistro-zenbakiarekin: Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Urkide» fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2012ko maiatzaren 24an Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo Argüellesen aurrean egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 978).

Bigarrena.– Fundazio hori, beraren helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interes­dunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 4a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala