Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3845

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 9koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Factor 4 Ingenieros, S.L. Galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena.

Esp. zk. / Gaia: SEG/0051/2012.

AURREKARIAK

Bat.– 2012ko ekainaren 20an, Factor 4 Ingenieros, S.L. erakundearen ordezkaritzak, Galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsitzat aitortua izateko eskaera aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean:

Bi.– Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta erakunde baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

– Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitzak honako helbide hau du: Egaña kalea 17-5., 1-2-3 Dep. – 48010 Bilbao.

– Dagozkion prestakuntza-ekintzak gauzatu ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarriak.

– Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak xehatuz.

Hiru.– Erakunde eskatzaileak ez dauzka bereak diren instalazioak, baina Erakunde Aintzatetsiak diren IEFPS Elorrieta-Erreka Mari eta Afonvi-rekin, hitzarmena egin du beraien instalazioak ikastaroak emateko erabili ahal izan ditzan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek, 2007ko ekainaren 21ean eta 2011ko apirilaren 29an zegozkien ikuskatzeak egin ondoren, aipatu instalazioak egokitzat jotzen zituen txostena egin zuten. Honela jasotzen da 2012ko ekainaren 29an, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkariak Factor 4 Ingenieros, S.L., Erakunde Aintzatetsitzat aitortzearen alde egin zuen bere txostenean.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio ebazpen hau ematea.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.

Hiru.– Halaber, Factor 4 Ingenieros, S.L. aipatu dekretu horren 22. artikuluaren 1. puntuaren C) idatz-zatian jasotako kasuaren barruan sartzen dela egiaztatuta geratu da, erakundearen instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuak daudelarik.

Lau.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Bilboko Factor 4 Ingenieros, S.L. erakundea Galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzea.

2.– Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsien Erregistro Berezian REFPA A-00105 erregistro-zenbakiarekin inskriba dadila xedatzea.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

4.– Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden aitortutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du Erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Bulegoan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

5.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

6.– Erakunde Aintzatetsiek dagokien kalifikazioa galdu egingo dute, baldin eta adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak bete gabe uzten badituzte.

Ebazpen honen aurka gora jotze errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazpen egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio guztientzako Jardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta ondorengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 9a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala