Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3846

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 2koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Sestaoko udalerrian Construcciones Navales del Norte, S.L. sustatutako ontziolaren jarduera-proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazioa formulatzeko dena.

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, I. eranskineko B) atalean agertzen diren proiektuak ingurumen-inpaktua banaka ebaluatzeko jardunbide baten mende egongo dira, eta jardunbide horri amaiera emateko ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazioa egin beharko da, betiere proiektu horiek egiteko, edo, hala badagokie, baimentzeko hartzen den administrazio-ebazpenaren aurretik.

Ontziolaren jarduera-proiektua baimentzeko onartzeko prozedura hasi delarik (proiektu hori Construcciones Navales del Norte, S.L.k sustatu du, Sestaoko udal-mugartean), bi arau aplikatu behar dira: batetik, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, eta, bestetik, Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzeko den urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua. Beraz, bi arau horiek betez, bestek beste, jarraian zehaztu izapideak formalizatu dira:

● Ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukia ezartzea. 2007ko otsailaren 5ean, proiektuaren sustatzaileak aldez aurretik eskaturik, Ingurumen Sailburuordetzak hasiera eman zion izapideketa honi: Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ekainaren 26ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako kontsultena. Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaz indargabetu egin zen 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua; izan ere, aipatu 1/2008 Dekretuaz Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartu zen. 2007ko urriaren 23an bukatu zen aipatu izapideketa, hain justu ere honako hauek igorriaz proiektuaren sustatzaileari: kontsulta-izapidearen emaitza, eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren edukia, hedadura eta detaile-maila jasotzen dituen txostena.

● Jendaurreko informazioaren izapidea. Proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jarri ziren (2010eko otsailaren 9ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 26. zenbakia, eta 2010eko martxoaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zenbakia).

● Espedientea bidaltzea eta ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazioa eskatzea. 2010eko ekainaren 21ean, Sestaoko Udalak espedientea Ingurumen Sailburuordetzara bidali zuen, Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzeko den urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoa betez. 2012ko maiatzaren 30ean, ingurumen-organoak formulatutako betekizunekin bat, espedienteko dokumentazioa osatu zen.

Aipatutako proiektuaren espedientean ageri diren txostenak eta dokumentazio teknikoa aztertuta, ikusi da ingurumen-inpaktuaren azterlana zuzena dela, eta indarrean dagoen araudian ezarritakoari egokitzen zaiola. Ingurumen Sailburuordetza da ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena emateko eskumena duen organoa, xedapen hauen arabera: alde batetik, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea, eta, bestetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua. Eta, hortaz, honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Sestaoko udalerrian Construcciones Navales del Norte, S.L. sustatutako ontziolaren jardueraren ingurumen-inpaktuari buruzko aldeko deklarazioa formulatzea.

2.– Honako baldintza hauek ezartzea proiektua burutzeko; baldintzok lotesleak dira Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluari jarraikiz.

2.A.– Proiektua honelaxe egingo da: ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako Ingurumen Sailburuordetzara bidalitako dokumentazioaren arabera, eta, zehazki, ebazpen honetan ezarritako zehaztapenen arabera.

2.B.– Proiektua aldatu edo zabaldu nahi izanez gero, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legearen testu bategina onartzen duenak, 16. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da, arau horren II. eranskineko 9.k) epigrafeari dagokionez.

Proiektuan egingo diren aldaketa puntualak arrazoitu egin beharko dira ingurumenaren ikuspegitik, baldin eta aurreko idatzi-zatian adierazitako garrantzirik ez badute eta jarduerak egiten diren bitartean sortzen badira. Halaber, dagozkion aldaketak proiektuan jaso beharko dira, non-eta proiektuaren neurri babesle eta zuzentzaileetan, ingurumena zaintzeko programan, aurrekontuan eta baldintza-agirietan.

2.C.– Babesteko eta zuzentzeko neurriak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak, egitasmoaren titularrak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko aurkeztu zituen agirietan jasotakoaren arabera gauzatuko dira. Era horretan, neurri horiek hartzeak, batetik, eta kontrolerako jarritako langileek, bestetik, azterketan jasotako eta Ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazio honetan ezarritako kalitate-helburuak bermatu ahal izango dituzte. Ondorengo idatzi-zatietan adierazitako neurriak ere gehitu beharko dira.

2.c.1.– Prebentzio-neurriak eta instalazioren funtzionamendu-baldintzak.

Ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanetan proposatutako prebentzio-neurrien eta instalazioren funtzionamendu-baldintzen kontra egin gabe, bete egin beharko dira beheragoko paragrafoetan zehaztutako baldintzak:

2.c.1.1.– Instalazioak egokitzea.

Substantzia arriskutsuak biltzea ate maneiatzea aurreikusten bada azalera batzuetan, horietan iragazkaizte-sistema izan beharko da, iraunkorra izango dena, hain justu ere isurketa, uste gabeko jario eta isuri-ihesei dagokienez ingurumen-inpaktuak ekiditeko. Azalerak horiek drainatze-sistemak eta efluenteak biltzeko sistemak izan beharko dituzte; eta, hala. kendu egingo dira gai kutsagarriak barreiatzeko bideak.

2.c.1.2.– Substantzia arriskutsuak kargatu eta deskargatzea.

● Halako susbtantziak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira zamalanak.

● Substantzia arriskutsuei dagokienez, zamalanetan eta eta maneiatze-zereginetan, ekidin egin beharko dira ahalik eta gehien isuketa difusoak.

● Ontziak erregaiaz hornitzeari dagokionez, uste gabeko jarioak eta isurketak prebenitzeko, honako hauek izan beharko dira: operazio-prozedurak eta segurtasun- eta prebentzio-neurriak.

2.c.1.3.– Substantzia arriskutsuak biltegiratzea.

● Prozesuko parte diren substantzia arriskutsuak, ingurumenean ez hedatzeko moduan biltegiratuko dira.

● Hauts-produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak eduki beharko dira.

● Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

2.c.1.4.– Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

● Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien erabilera egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua (eta, hala egokituz gero, ura) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz-mehatz adieraziko da alderdi hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeez ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzea eta garbitzea (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzorura isuritakoa biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak, zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, alderdi hauek bilduko dituena: iragazgaiztasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta, hala egokituz gero, ura) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

● Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta zaintza- eta kontrol-sistemen egoera ona bermatzeko neurriak hartuko dira.

● Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

● Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura bat edo protokolo bat izan beharko da, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak sakabanatu ez daitezen.

2.c.2.– Hondakin-urak kudeatzeko neurriak.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriaz, ontziolako instalazioek honako hauek izan beharko dituzte kontuan: euritako ur garbaiak separatzeko sareak, koipeak iragazteko eta makinaria hozteko sistemak, eta galdara, hodi eta tankeak probatzeko operazioetatiko urak, zoruak urez garbitzea, eta prozesuko urak eta ur sanitarioak.

Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoaren kolektorera ponpatuko dira prozesuko urak eta ur sanitarioak.

Kolektorera egindako isurketak honako baldintza eta mugak bete beharko dituzte: Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoaren kolektorera isurketak egiteko baimenean ezarritakoak.

Kutsagarriak izan daitezkeen gainontzeko hondakin-urei dagokienez, lehorretik itsasora egindako isurketen edo ontzietatik itsasora egindako isurketen arloan eskumenak dituen organoak ezarritako baldintzak eta mugak errespetatu beharko dira.

Isuritako hondakin-ur mota bakoitzeko kontrol-kutxeta bat izan beharko da, eta honako balbula hauek instalatu beharko dira: instalazioen funtzionamendua okerra denetan, efluente kutsagarriak isurtzea eragotziko dutenak.

2.c.3.– Airearen kalitatea babesteko neurriak.

Orokorean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatuak ez diren emisioak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriaz, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzeari eta hura aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzeari buruzko urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuko eranskinen jasotako jardueterarik ontziolako instalazioetan burutzen direnei dagokienez, ingurumen-organoaren aurrean, honako dekretu hauetan ezarritako prozedurak hasi dira: Atmosfera babesteri eta uraren kalitateari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Errege Dekretua, eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen direneko instalazioak arautzeari buruzko abenduaren 27ko 278/2001 Dekretua.

Aipatu prozeduren markoan ingurumen-organoak ezartzen dituen baldintzei egokitu behako zaie jarduera.

Jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzearen ondorioz sortzen diren konposatu organiko hegazkorren jaulkipenak mugatzeari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuko I. eranskinean jasotako jarduera bat gauzatzen du Construcciones Navales del Norte, S.L., bere ontziolan; eta hori kontuan izanik, disolbatzaileen kontsumoak, dekretu haren II. eranskinean ezarritako mugak gainditzen baditu, konplitu egin beharko dira delako arauan ezarritako betekizunak.

2.c.4.– Jarduerak sortutako hondakinak kudeatzeko neurriak.

2.c.4.1.– Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzen diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

2.c.4.2.– Debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira eta hondakinak biltzeko, eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

2.c.4.3.– Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, behar bezala baimendutako balorazio-prozesua batera destinatu beharko da albaitanez, ordena honetan: berriro erabiltzeko prestatzea; birziklatzea; beste balorazio mota bat, balorazio energetikoa barne dela. Hondakinak ezabatu ahal izango dira soilik aldez aurretik behar bezala egiaztatuz gero: teknika, ekonomia edo ingurumen aldetik ez dela bideragarria hondakin horiei balioa ematea.

2.c.4.4.– Era berean, hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

2.c.4.5.– Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera ere kudeatuko dira. Hondakin horiek karakterizatu egin beharko dira, hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dituen 2002ko abenduaren 19an Kontseiluak hartutako 2003/33/EE Erabakiaren arabera, eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluari eta II. eranskinari jarraikiz.

2.c.4.6.– Hondakinak biltegiratzeko eremuetan lurzoru estankoak eduki beharko dira. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiazioak sor ditzaketen hondakinen kasuan, hondakinak biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

2.c.4.7.– Hondakinak desagertu, galdu edo jariorik izanez gero, berehala horren berri eman beharko zaie Ingurumen Sailburuordetzari eta Sestaoko Udalari.

2.c.4.8.– Hondakin arriskutsuen kudeaketa.

Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek bete beharko dituzte uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duenak, 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrun ez daitezen.

Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

Baloraziorako destinatzen badira edo ezabatzerako badira, hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da; eta aparteko kasuetan, biltegiratzea egiten den autonomia erkidegoko organo eskudunak aldatu egin dezake epe hori, baldin eta justifikatutako kausak badira eta ingurumena eta gizakien osasuna babestuko direla bermatzen bada.

Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik, hala badagokio. Beharrezkoa izanez gero, ezaugarritze xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko.

Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan.

Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

Industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuarekin bat etorrita, kudeatu beharko da sortzen den erabilitako olioa.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, haien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Noiz eta pilen eta metagailuen hondakinen kodeak ondokoak direnean: 16 06 01* (metagailua keta berunezko bateriak), 16 06 02* (metagailua keta Ni-Cd bateriak), 16 06 03* (merkurioa duten pilak) eta 20 01 33* (aurreko kodeetan zehaztutako pilak, metagailuak eta bateriak, baldin eta etxeetan, dendetan, bulegoetan, zerbitzuetan eta antzeko lekuetan hondakinak sor baditzakete, baita pilok edo metagailuok dituzten sailkatu gabeko zatikiak) –Hondakinei balioa emateko eta horiek ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzeko otsailaren 8ko MAM/304/2002 Agindukoak–, Pilei eta metagailuei eta horien hondakinen ingurumen kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

2.c.4.9.– Hondakin ez arriskutsuak.

Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati.

Hondakinak biltegiraturik izateko epea bi urtetik beherakoa izango da balioztatzera destinatzen badira eta urte batekoa ezabatzera destinatzen badira.

Oro har, hondakinak ebakuatu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko.

Hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, segimendu-eta kontrol-agiri egokia bete beharko da.

2.c.4.10.– Ontzietako hondrrak eta hondakinak.

Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartu zen. Bada, dekretu horren 63. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz, Construcciones Navales del Norte, S.L ontziolak honakoak izan beharko ditu kaien inguruetan: ontzien lastreko urak eta kargako hondakinak jasotzeko zerbitzuak –Marpol 73/78 Ituneko I. eta II. eranskinetan araututakoak–, eta isurketak prebenitzeko eta baztertzeko beharrezko diren baliabideak.

Kasu bakoitzerako indarrean dagoen araudiarekin bat kudeatu beharko dira aipatu hondakinak.

Halaber, artikulu berekin bat etorriaz, ozono-geruza agortzearen alde egiten duten substantziak jaso eta tratatzeko instalazioak izan beharko dira; eta substantziok ontzietatik erretiratzen badira, substantziok hartzeko ekipoak ere eduki beharko dira instalazio haietan, aipatu ituneko VI. eranskinean zehazten denarekin bat etorriaz.

Bestalde, aipatu 63. artikuluarekin bat etorriaz, Hondakinak eta Hondarrak Jasotzeko Plan bat onartu beharko du ontziolaren titularrak, betiere ontzietan sortutako hondarrak eta kargako hondakinak jasotzeko diren portu-instalazioei buruzko abenduaren 20ko 1381/2002 Errege Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriaz; dena den, aipatu plana Portu Agintaritzak onartu beharko du.

2.c.4.11.– Dragatuak.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriaz, aldizka dragatze-lanak egingo dira, zertarako-eta ontziolako kaian beharrezko kalatua izateko.

Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartu zen. Bada, dekretu horrekin eta Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legearekin bat etorriaz, egin beharko dira dragatze-lanak eta dragatuetako materialen kudeaketa.

Hartarako, dragatze-proiektuek, batetik, beharrezko baimenak izan beharko dituzte, eta, bestetik, aipatu araudian zehaztu azterlanak, zeintzuetan –gutxienez– aldez aurretiko karakterizazioa, dragatuko materialen kudeaketari buruzko azterlana jaso beharko diren; horietaz gain, zehaztu egin beharko da zein eremu edo aldetan jasoko diren materialak.

Aipatu legegintzako errege dekretuarekin bat etorriaz, eta I zonatik kanpo edo portuko uretan egiten bada dragatzea, itsas biosferaren eta kostatu dinamikaren gainean nola eragiten den ebaluatzeko azterlan bat jaso beharko da; eta baimen eman aurretik, azterlan horretaz txosten bat egin beharko dute ingurumenaz eta arrantzaz eskumenak dituzten administrazioek.

Dragatze-lanetatik datozen isurketari dagokienez, itsaspeko biosferari eta kostaldeko sedimentologiari eragitearen ondorioak baloratzeko azterlanak egin beharko dira; eta, beharrezkoa bada, isurketen kutsatze-gaitasuna baloratzekoak; bestalde, arrantza eta ingurumenaren arloetan eskumenak dituzten administrazioek txostenak egin beharko dituzte aipatu azterlanez.

2.c.4.12.– Fitxategi fisiko edo telematiko bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagatze-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoa betetzeko.

Informazio hori artxibatuta gordeko da hiru urtean, gutxienez. Artxibo hori, gainera, agintari eskudunen eskueran edukiko da, ikuskapen- eta kontrol-ondorioetarako.

2.c.5.– Zaraten transmisioari mugak.

2.c.5.1.– Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, zonakatze akustikoari, kalitateko helburuei eta zaratari dagokienez, aire libreko jardueretan erabiliko diren makinek aire librean erabiltzeko makinen zaratari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa bete beharko dute. Eta, batez ere, aire librean erabiltzeko zenbait makinek atera dezaketen zarata arautzen duen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta gainerako arau osagarrietan ezarritakoa beteko dute.

2.c.5.2.– Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren, hau da, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzeko denaren 24. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, zonakatze akustikoari, kalitate helburuei eta sortuko den zaratari dagokionez, behar diren neurri guztiak izan beharko ditu instalazio berrian, bere inguruan III. eranskineko B1 taulan ezarritako muga-balioak gainditu ez ditzaten, betiere IV. eranskineko prozeduraren arabera ebaluatuta.

Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez, aipatutako arauaren 14 eta 16. artikuluetan zaratari buruz ezarritako kalitate helburuak gainditzen badira, jarduera horrek neurriak hartu beharko ditu helburu horiek ez gainditzeko.

2.c.6.– Lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.

2.c.6.1.– Sustatzaileak bete egin beharko ditu lurzorua kutsa dezaketen jardueren titularrentzat lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen II. eranskinean ezarritako betekizunak, batez ere, jarduera edo instalazioa behin betiko uzten denean lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egiteko prozedura hastekoak.

2.c.6.2.– Construcciones Navales del Norte, S.L. enpresak bere jarduera egiten duen partzeletako lurzoruaren kalitatea deklarazteko, Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpenean ezarritako baldintzekin bat etorriaz, edozein zirkunstantzia dela-eta lurzoruan indusketa-lanak egitea aurreikusten bada, indusketako materialen karakterizazioa egin beharko da, zertarako-eta materialon kudeaketa egiteko era zehazteko; eta VIE-A ebaluazioko balorazio-adierazleak gainditu direla-eta terrenoa egokitzea edo betegarriak erabiltzea baztertu egingo da (Lurzorua kutsa dezaketen jardueren titularrentzat lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeko I. eranskinean jasotzen dira aipatu adierazleak). Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako destino Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaizkio, aipatu materialak ebakuatu aurretik onarpenaz erabaki eman dezan.

2.c.7.– Ezohiko funtzionamendu-kasuetarako neurriak eta jarduerak.

2.c.7.1.– Jarduteko protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo anomaliak gertatuz gero erabiltzeko. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu, gerta daitekeen gorabehera edo anomalia jardun bakoitzarentzat:

● Egin beharreko jarduerak, barne direla dagokien agintaritzei komunikazioak egitea.

● Jardunen segida.

● Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

2.c.7.2.– Itsasoko, atmosferako eta lehorreko kutsadurari aurre egiteko eta aurre hartzeko, Construcciones Navales del Norte, S.L.k behar beste baliabide izan beharko ditu.

2.c.7.3.– Hidrokarburoak maneiatzerakoan eta zamalanak egiterakoan, itsasadarrera egindako olio eta erregai isurketa edo jario kontrolik gabekorik bada, ustekabeko itsas kutsadurarengatiko barneko kontingentzia-plana (ontziolarena) aktibatuko da.

2.D.– Ingurumena zaintzeko programa.

Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin dadin sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan aurreikusten denaren arabera egingo da Ingurumena Zaintzeko Programa, Gainera, ondoren zehazten diren beste kontrol hauek ere erantsi behar zaizkio.

Programa hori, halaber, obra kontratatzeko baldintza-agiriei erantsi beharko zaie, eta baldintza horiek beteko direla bermatuko duen aurrekontua izan beharko du.

2.d.1.– Isuri aurretik, hondakin-uren kalitatearen kontrola.

Ebazpen honetako 2.c.2 paragrafoan aipatu isurketetarako baimenetan ezarritako kontrolak jaso beharko ditu ingurumena zaintzeko programak.

2.d.2.– Atmosferara egiten diren isurketak kontrolatzea.

Ebazpen honetako 2.c.3 paragrafoan aipatu prozeduran ezar daitezen kontrolak jaso beharko ditu ingurumena zaintzeko programak.

2.d.3.– Zarataren kontrola.

2.d.3.1.– Jarduera garatzen den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da, batez ere zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean, urtero behin. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera, aurrerantzean neurketak hiru urterik behin egin ala ez erabaki ahal izango da.

2.d.3.2.– Neurketa bidezko ebaluazio guztiak entsegu-laborategiek egin beharko dituzte, ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko laborategiek, hain zuzen ere. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

2.d.3.3.– Ebaluazio-metodoak eta –prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

2.d.3.4.– Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza egin beharko du, eta proposamen horren barruan ebaluazio-metodoak modu xehatuan adierazi beharko ditu, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozedurei jarraituz (zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen du legea). Ebazpen honen 2.d.4 paragrafoan aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari erantsiko zaio proposamena.

2.d.4.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak, ingurumena zaintzeko programaren testu bategina prestatu beharko du, ingurumen-eraginari buruzko azterlanean proposatutako betebehar oro eta ebazpen honetan adierazi diren eginbide guztiak bilduko dituena.

Programa horretan zehaztuko dira kontrolatu beharreko parametroak, haietako bakoitzerako erreferentziako balioak adierazita; horrez gain, laginketarako eta analisirako metodologia, kontrolerako puntuen kokalekuei buruzko kartografia xehatua, kontrolen maiztasuna, eta guztia gauzatzeko aurrekontuaren xehetasunak ere jasoko dira.

2.d.5.– Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetza honetara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, ingurumenean aditua den erakunde batek egindako txostenarekin batera. Aipatutako txostenean emaitzen analisia jasoko da, eta berariaz adieraziko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, bai eta haien balizko zioak eta konponbideak ere.

Sustatzaileak euskarri egokian jasoko ditu datuak, bi urtez gutxienez, eta datu horiek herri-administrazioen ikuskaritza-zerbitzuen eskueran egongo dira, kasu bakoitzean aplikagarri den araudia betetzearen kalterik gabe.

2.E.– Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, ingurumen-organoak, jardueraren sustatzailearen eskariz edo bere kabuz, neurri babesle eta zuzentzaileak edota ingurumena zaintzeko programa aldatzea erabaki dezake, baldin eta egoki baderitzo ingurumena zaintzeko programaren ondorioak ikusita edo neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileek gerta daitezkeen ingurumen-inpaktuen inguruan erakusten dituzten gabeziak kontuan hartuta.

2.F.– Ebazpen honek aurreko idatzi-zatietan ezarritakori kalterik egin gabe, proiektuaren sustatzaileak jarraian aipatzen diren agiriak helaraziko dizkio ingurumen-organo honi, espedientean txertatzeko.

2.f.1.– Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bategina, txosten honetako 2.d.4 idatzi-zatian aurreikusia.

2.f.2.– Urtean behin, ingurumena zaintzeko programa aplikatzearen emaitza, betiere, ebazpen honetako 2.d.5 idatzi-zatian aurreikusitakoaren arabera.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998Legeak 47.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen honek, ondorio guztietarako, jarduera-lizentzia emateko behar diren neurri zuzentzaileen txostena ordezkatzen duela jakitera ematea.

4.– Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluaren arabera, 2 urteko iraupena duen proiektua martxan jartzeko epea ezartzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazio hau argitaratzen den unetik kontatzen hasita. Epe hori proiektuari hasiera eman gabe bukatzen bada, sustatzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazio hau baliogabetu egingo da. Hala ere, organo aginpidedunak hasiera emateko epea luzatu ahal izango du, behar bezala justifikatutako arrazoirik balego.

5.– Proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuaren sustatzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari proiektuari dagozkion lanak zein egunetan hasiko diren.

6.– Ingurumen-Inpaktuari buruzko deklarazio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU Leturiondo ARANZAMENDI.


Azterketa dokumentala