Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
3847

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 19koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak, 2012ko maiatzaren 9an, gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez (Euskalgintza deialdia). Agindu hau, 2012ko maiatzaren 24an argitaratu zen EHAAn.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den balorazio-batzordearen osaera era honetan arautzen du aipatu Aginduaren 14. artikuluak:

14. artikulua.– Balorazio-batzordea.

(...)

2.– Balorazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa.

c) Foru Administrazioetako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.

d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.

e) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.

f) Euskalgintzaren arloko aditu bat.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo haren ordezkoa.

h) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.

Bigarrena.– Honako hauek dira 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren 14.2 xedapenaren arabera izendatutako balorazio-batzordeko kideak:

a) Begoña Muruaga Laca Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena. Ordezkoa, Iván Igartua Ugarte, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

b) Manuela Nerea Alustiza Alonso, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria. Ordezkoa, Xabier Zabaltza Pérez-Nievas, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aholkularia.

c) Jokin Larrañaga Larrañaga, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru-Zerbitzuko burua. Ordezkoa, Jesús Arrieta Barinagarrementeria, hizkuntza normalkuntza teknikaria.

d) Mikel Zalbide Elustondo, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuaren burua. Ordezkoa, Imanol Agote Alberro, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zerbitzuaren burua.

e) Lurdes Aranguren Sudupe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Kultura Behatokiko ardura­duna. Ordezkoa, Arturo García Fiel, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Kultura Plangintzarako arduraduna.

f) Koldo Biguri Otxoa de Eribe, euskalgintzaren arloko aditua.

g) Edurne Basoa González, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna. Ordezkoa, Araceli Díaz de Lezana, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuaren arduraduna.

h) Jose Miguel Odriozola Mujika, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Azken honek, idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.–?Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bihara­munean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 19a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.


Azterketa dokumentala