Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3849

EDIKTUA, kalte-galeren ordainketa baten gainean bideratutako 344/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 344/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banque Psa Finance Holding (Espainiako sukurtsala).

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Fuente.

Demandatua: Miguel Angel Acero Lopez.

Gaia: kalte-galeren ordainketa.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Ezetsi egiten da Fuente prokuradoreak Banque Psa Finance Holding entitatearen Espainiako sukurtsalaren izenean eta ordez jarritako demanda, Miguel Ángel Acero Lópezen aurkakoa. Horregatik, demandatua absolbitzen dut bere aurkako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot kostuak.

Miguel Angel Acero Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake. Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko ekainaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala