Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO EPAITEGIA
3850

EDIKTUA, aldez aurretiko behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 51/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Donostia-San Sebastiángo Epaitegia.

Judizioa: 51/11 aldez aurretiko behin-behineko neurriak.

Demandatzailea: Reynelsy Aires Montoya.

Abokatua: Ramon Beguiristain Aranzasti.

Prokuradorea: Apesteguia.

Demandatua: Edixon Alcantara Peña.

Gaia: behin-behineko neurriak eskatzea.

Judizio horretan, 2012-06-25ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

1.– Reynelsy Aires Montoya eta Edixon Alcantara Peña ezkontideak bereiztuta bizi daitezke, ezkontzako elkarbizitza bertan behera utziz.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta, hartarako hitzarmenik ez badago, etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

3.– Reynelsy Aires Montoya andreari ematen zaio bi seme-alaben zaintza eta jagoletza.

4.– Reynelsy Aires Montoya andreari ematen zaio familia-etxebizitza erabiltzea eta gozatzea.

5.– Edixon Alcantara Peña jaunak hilabetean 200 euro eman behar dizkio Reynelsy Aires Montoya andreari, seme/alaba bakoitzeko, seme-alabentzako mantenu-pentsio gisa. Amaren kontu-zenbakia hauxe da: XXXXX.

Edixon Alcantara Peña demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko ekainaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala