Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2012ko abuztuaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
3852

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari buruzko zehapen-espedientea largesteko –beherago zehaztutakoa– Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Jokabidea arau-haustetzat ez hartzeagatik, zehapen-espedientea largetsi egin da ebazpenaren bidez. Ebazpena jakinarazte lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:

1.– Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Herrizaingoko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 23a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala