Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2012ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4343

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Giza baliabideak prestatzeko eta sustatzeko (Ikertu Programa) laguntzetarako 2012ko ekitaldiko deialdia iragartzeko dena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2011-06-08an emandako Aginduaren bitartez (2012-07-04ko EHAA. 146. zk.), aldatu egin zen: Giza baliabideak prestatzeko eta sustatzeko den Ikertu Programa garatzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2009-10-14n emandako Agindua (2009-10-19ko EHAA, 200. zk.). Bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren laguntzen markoan, azken agindu horren bitartez, Zientzia, Teknología eta Berrikuntzaren Sistemako giza baliabideen kualifikazioa eta garapena sustatzeko laguntzak biderazten dira. Eta laguntza horien helburuak hauexek dira: berrikuntza-gaitasuna eta ezagutza bultzatzea, eta ikertzaile eta teknologoen masa kritikoa gehitzea.

Aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko 2012ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Xedea.

1.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren bitartez, Giza baliabideak prestatzeko eta sustatzeko laguntzetarako Ikertu programa ezarri zen (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 8ko Aginduaz aldatu zen agindu hori). Eta ebazpen honen helburua da laguntza horietarako 2012ko ekitaldirako deialdia egitea.

2.– Xede hori iristearren, gehienez jota, 2012. urterako 593.233 euroko diru-kopurua erabiliko da, eta 2013. urterako 523.233 eurokoa. Guztira: 1.116.466 euro, honako modalitate hauetan honela banatuta:

– I. eranskina.– Enpresetako giza baliabide zientifiko eta teknologikoei prestakuntza eta espezializazioa emateko laguntza-neurriak: 70.000 euro.

– II. eranskina.– I+G+B proiektuetan inplika daitezen, senior kategoriako ikertzaile eta teknologoak kontratatuaz enpresetan I+G+B bultzatzea: 567.394 euro.

–III. eranskina.– I+G+B proiektuetan inplika daitezen, junior kategoriako ikertzaile eta teknologoak kontratatuaz enpresetan I+G+B bultzatzea: 479.072 euro.

Bigarrena.– Betekizunak.

1.– Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara zuzendu behar dira, eta, aurkeztu, aipatutako leku horretan aurkeztu behar dira, helbide honetan: Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastián kalea, 1; PK. 01010. bestela, aipatutako sail horretako lurralde-ordezkaritzetan ere aurkez litezke, edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan ere bai. Izapideketa elektronikoa

http:// www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/ike.html

2.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-ordezkaritzetan eta dti-ind@ej-gv.es helbide elektronikoan eskuratu ahal izango dira inprimaki normalizatuak:

3.– Eskabideak, eta, hala dagokionean, laguntzak berritzeko eskaerak, hilabeteko epean aurkeztu behar dira, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 19a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala