Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2012ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4349

AGINDUA, 2012ko irailaren 14koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordea eratu zen (2012ko irailaren 13ko EHAA, 179. zk.). Organo aholku-emaile gisara sortu zen, gaixotasun arraroetan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko aholku-batzordeen araubidea ezartzen da).

Aginduaren 3. artikuluak dioenez, lehendakariak, idazkariak eta 14 kidek osatuko dute batzordea, aginduaren 5. artikuluan jasotako moduan. Denak ere Osasun eta Kontsumoko sailburuak aukeratuko ditu. Agindu honen bidez, kide guztiak izendatuta geratzen dira, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkaria izan ezik (kontseilu horrek bere ordezkaria hautatzen duenean egingo da horren izendapena).

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako jaun-andre hauek izendatzea Gaixotasun Arraroen Aholku Kontseiluko kide:

Lehendakaria:

– Jesús María Fernández Díaz.

Idazkaria:

– Enrique Peiró Callizo.

Bokalak:

Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria:

– Luis Castaño González.

Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkaria:

– Eneko Ibarruri Martínez.

Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkaria:

– Maria Victoria Egurbide Arberas.

FEDER Espainiako Gaixotasun Arraroen Federazioaren ordezkaria:

– María Sáenz Rodríguez.

Euskal Herriko Neurologi Elkartearen ordezkaria:

– Adolfo López de Munain Arregui.

Osakidetzako sanitate zerbitzuen ordezkariak:

– José Manuel Agud Aparicio.

– Itziar Astigarraga Aguirre.

– Cristina Aguirre González.

– Blanca Gener Querol.

Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaria:

– Blanca Segurola Lázaro.

– María García Barcina.

Osasun eta Kontsumo Sailaren ordezkariak:

– Isabel Izarzugaza Lizarraga.

– Larraiz Arriola Larrarte.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 14a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala