Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2012ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4351

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentroak garatzeko zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: KBN C02/023/2012).

1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta argibideak:

– Saila: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea 1.

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Telefonoa: 945 01 95 77.

– Telefaxa: 945 01 89 50.

– Posta elektronikoa: l-cotelo@ej-gv.es.

– Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.info.

– Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko ezarritako azken egun balioduna.

– Espediente-zenbakia: C02/023/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentroak garatzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.

c) Loteak: hogeita hamazazpi

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: hogeita lau hilabete.

f) Luzapena onartzea: bai.

i) CPV: 79634000-7.

3.– Izapideak eta prozedura:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-irizpideak:

* Formulen bidez ebaluatzekoak:

1) lote guztietarako (4., 15. eta 27. loteak izan ezik).

– Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu, gehienez.

2) 4., 15. eta 27. loteetarako:

– Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu, gehienez.

* Balio-iritzien arabera ebaluatzekoak:

1) lote guztietarako (4., 15. eta 27. loteak izan ezik).

– Guztira: 40 puntu, gehienez.

a) Proiektuaren ikuspegi teknikoa: 20 puntu, gehienez.

b.– Pertsonei laguntzeko zerbitzuen sareetan erakundeak duen parte-hartzea, baldin eta pertsonek dituzten alderdiei erantzuna ematen badiete (osasungintza, hezkuntza, egokitzapen pertsonalak): 5 puntu, gehienez.

c) Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetara zuzendutako lan-planteamendua (toxikomaniak, komunikazio-arazo bereziak dituzten pertsonak, pertsona ezgaituak, etab.): 5 puntu, gehienez.

d) Prestazio gehigarriak: 10 puntu, gehienez.

2) 4., 15. eta 27. loteetarako:

– Guztira: 40 puntu, gehienez.

a) Proiektuaren ikuspegi teknikoa: 20 puntu, gehienez.

b) Pertsonei laguntzeko zerbitzuen sareetan erakundeak duen parte-hartzea, baldin eta pertsonek dituzten alderdiei erantzuna ematen badiete (osasungintza, hezkuntza, egokitzapen pertsonalak): 5 puntu, gehienez.

c) Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetara zuzendutako lan-planteamendua (toxikomaniak, komunikazio-arazo bereziak dituzten pertsonak, pertsona ezgaituak, etab.): 10 puntu, gehienez.

d) Prestazio gehigarriak: 5 puntu, gehienez.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 6.296.772,88 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Guztira: 3.715.096 euro (% 18ko BEZa barne).

b) Guztira (lote bakoitzeko): 100.408 euro (% 18ko BEZa barne).

6. Eskatutako bermeak. Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7. Kontratistaren betebehar espezifikoak:

a) Eskatutako sailkapena: ez.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 klausulan zehaztutakoa.

8. Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko urriaren 22a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko modalitatea: paperean.

c) Aurkezteko lekua:

– Saila: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea 1.

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

9. Eskaintzak irekitzea.

a) Helburua: «C» gutun-azala: 2012ko azaroaren 6a, 12:00etan. «B» gutun-azala: 2012ko azaroaren 21a, 12:00etan.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

10. Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11. Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 17a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

María Manuela Escribano Riego.


Azterketa dokumentala