Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5085

EBAZPENA, 2012ko urriaren 30ekoa, Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez, aldatu egiten da bide-prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko ikastaroa deitu duen 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenean izendatutako Kalifikazio Epaimahaiaren osaera.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Trafiko Zuzendaritzaren eskumenak dira honako hauek: bide-prestakuntzako irakaslearen titulua eta gidari-eskola partikularren zuzendariaren titulua lortzeko ikastaroak deitzea, dagozkien tituluak egitea eta eskola horietako irakasleentzako birziklatze-ikastaroak deitzea, trafikoari, ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 20.5.a) artikuluan jasota dagoenaren arabera (dekretu hori azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatu du).

Horrela, Trafikoko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, bide-prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko ikastaroa deitu zen.

Aipatutako ebazpenaren hamabigarren oinarrian hau ezartzen da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakora egokituko du bere jarduera ikastaroaren Kalifikazio Epaimahaiak.

Halaber, hamabigarren oinarriak hau finkatzen du: Kalifikazio Epaimahaia epaimahaiburu batek, lau epaimahaikidek eta idazkari batek (bai eta horien ordezkoek ere) osatuko dute. Laugarren epaimahaikidea eta horren ordezkoa izan ezik (horiek Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritzan izendatu dira), Kalifikazio Epaimahaiko gainerako kideak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzara funtzionalki atxikitakoak izango dira.

Esandakoan oinarrituz, eta Epaimahaiko kide batzuen lanpostuak aldatu egin direla aintzat hartuta, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren hamabigarren oinarrian ezarritako Kalifikazio Epaimahaiaren osaera aldatzea ebatzi dut. Horrenbestez, María Victoria Fernández García andrea epaimahaikide izendatzen dut, eta Elisabeth Navarro Lizarralde andrea, ostera, ordezko epaimahaikide (biak Trafiko Zuzendaritzara atxikita daude funtzionalki); horrez gain, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa, duela gutxi Arabako Trafikoko Probintzia zuzendari izendatu den Justiniano Redondo Bermejo jauna epaimahaikide titular izendatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 30a.

Trafikoko zuzendaria,

AMPARO LÓPEZ ANTELO.


Azterketa dokumentala