Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5090

EBAZPENA, 2012ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, irakasleen etengabeko prestakuntza plana (Garatu 2012-2013) aurrera eramateko proiektuetan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritzeko diru-laguntzak deuseztatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez (EHAA, 2012-02-16), Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz Sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei.

Hezkuntzako sailburuordearen 2012ko maiatzaren 10eko Ebazpenak (EHAA, 2012-05-31) erakunde publiko eta pribatuak irakasleen etengabeko prestakuntza plana aurrera eramateko proiektuan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritzeko deialdia ebatzi, eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak onetsi ditu.

Irakasleek prestakuntza-jarduerak egiteko eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, eta deialdi-aginduaren 10.4 artikuluan oinarrituta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren erakundeei emandako diru-laguntzak deusez-tatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala