Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5092

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 74/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Adostasunik gabeko 74/12 dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Maria Arantzazu San Nicolas Gallareta.

Alderdi demandatua: Larbi Bosri.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua, hitzez hitz:

410/12 EPAIA

Erregearen izenean

Bilbao, 2012ko urriaren 2a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortiz, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, ikusi ditut dibortzioari buruzko 74/12 hitzezko judizioko jarduketa berezi hauek. Auto horiek epaitegi honetan izapidetu dira, María Aranzazu San Nicolás Gallarreta andreak eskatuta –Patricia Lanzagorta epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Kerman Meaurio letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Larbi Bosri jaunaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Patricia Lanzagorta epaitegietako prokuradoreak María Aranzazu San Nicolás Gallarreta andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, Larbi Bosri eta María Aranzazu San Nicolás Gallarreta jaun-andreek osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

Alderdi bati ere ez zaio kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Epaia hau irmoa denean jakinarazi bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren bian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala