Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5095

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 495/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 495/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Ediciones Izoria 200,4 S.L.

Abokatua:

Prokuradorea:

Demandatua: Benedicto Penedo Suarea Centro Nirvana Irrintzi eta Centro Nirvana Irrintzi.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatutako judizioan 530/2012 Dekretua eman da 2012ko irailaren hiruan. Hauxe diote xedapenek:

XEDAPENAK

1.– Ediciones Izoria 2004, S.L. eskatuta, Benedicto Penedo Suarea Centro Nirvana Irrintzi eta Centro Nirvana Irrintziren aurka hasitako prozesu monitorioa amaitutzat jotzen da. Gaia: 1.331,10 euro erreklamatzea.

2.– Ediciones Izoria 2004, S.L. sozietateari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena abiarazteko eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, baldin eta eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Centro Nirvana Irrintzi demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake, auzitegi honetan. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454 bis artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala