Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5370

EBAZPENA, 2012ko urriaren 30ekoa, Turismoko zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren itzalpean 2012an eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horrek turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautzen du, eta 2012. urterako deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez egin da.

Ebazpenen berri jakinarazi zaio enpresa esleipendunetako bakoitzari, eta hori eginda, eta laguntza horiek arautzen dituen aginduaren 12. artikuluaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen 2011ko uztailaren 27ko Aginduaz araututako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda argitaratzea. Zerrenda hori bat dator Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-ordezkariek emandako ebazpenekin, eta bestalde, eranskineko zerrendan jasotako enpresa esleipendunei jakinarazi zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 30a.

Turismoko zuzendaria,

ISABEL MUELA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala