Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5371

EBAZPENA, 2012ko urriaren 31koa, Turismoko zuzendariarena, 2012ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda jakitera ematen duena, Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programa arautu zuen Aginduak finkatutako esparruan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduak arautu zuen Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa (2011ko uztailaren 26ko EHAA), eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko martxoaren 8ko Aginduak aldatu du (2012ko martxoaren 14ko EHAA).

Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 16ko Ebazpenak jendaurrean jarri du aipatu laguntzen programaren deialdia 2012ko ekitaldirako (2012ko martxoaren 16ko EHAA).

Laguntzen espedienteak erabakitzeko Turismoko zuzendariaren 2012ko irailaren 10eko Ebazpena entitate interesatuei banan-banan jakinarazi eta gero eta lagundutako aginduaren 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea emandako laguntzen zerrenda, 2012ko ekitaldiaren deialdian Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programa arautu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko martxoaren 8ko Aginduak aldatu zuen 2011ko uztailaren 13ko Aginduaren babesean, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.

Turismoko zuzendaria,

ISABEL MUELA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala