Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5938

AGINDUA, 2012ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Aztertu da Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2012-2013 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2012-2013 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.

Kodea: 48017186.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa.

Izen espezifikoa: «Kirolene».

Helbidea: San Inazio, 5.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak - LOGSE Plana:

● Modalitatea: Atletismoa:

○ Erdi-maila: «Atletismoa».

○ Goi-maila: «Atletismoa».

● Modalitatea: Saskibaloia:

○ Erdi-maila: «Saskibaloia».

○ Goi-maila: «Saskibaloia».

● Modalitatea: Eskubaloia:

○ Erdi-maila: «Eskubaloia».

○ Goi-maila: «Eskubaloia».

● Modalitatea: Negu-kirolak:

○ Erdi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.

● Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:

○ Erdi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Arroila Jaitsiera» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Eskalada» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Erdi Mailako Mendia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Eskalada» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Mendiko Eskia» espezialitatea.

● Modalitatea: Futbola:

○ Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Futbola» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.

– Kirol-irakaskuntzak - LOE Plana:

● Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:

○ Erdi-maila: «Espeleologia».

● Modalitatea: Zaldiketa-kirolak:

○ Erdi-maila: «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-dizplinak» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Hipika».

● Modalitatea: Ur-kirolak:

○ Erdi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.

● Modalitatea: Urpeko kirolak:

○ Erdi-maila: «Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin».

● Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:

○ Erdi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».

○ Goi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».

– 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorreko 1. a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala