Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5952

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 536/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 536/12 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Aramangelu kaleko 6 zenbakiko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua: Monica Rico Mendiguren.

Prokuradorea: Venegas.

Demandatua: Promociones e Inversiones Aldaba, S.A.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioan, 660/2012 dekretua eman da, 2012ko urriaren 19an. Honela diote xedapenek:

1.– Amaitutzat deklaratzen da Gasteizko Aramangelu kaleko 6 zenbakiko Jabeen Erkidegoak Promociones e Inversiones Aldaba, S.A. sozietatearen aurka sustatutako prozesu monitorioa. Ordaindu gabeko kuotengatik erkidegoari zor dion 845,58 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratu da prozesu hori.

2.– Zorduna, halaber, abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera kondenatzen da, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

Bigarrena.– Vitoria-Gasteizko Aramangelu kaleko 6 zenbakiko Jabeen Erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Promociones e Inversiones Aldaba, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454. bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454. bis artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005 001 274; eta kontzeptua: 0072 0000 08 0536 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala