Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2013ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
827

IRAGARKIA, honako espediente honetan atzera egin dela jakinarazteko dena: Bilboko Eszenika Goi Mailako Arte Irakaskuntza Eszenikoen Zentroaren eraikuntzarako oinarrizko proiektua, exekuzio proiektua, jarduera proiektua, dagokion obra burutzeko proiektua, eta obra gauzatzeko kontratazio espedientea (Espedientea: CO/05/12).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2012ko urriaren 23ko Erabaki bidez, epigrafean zehaztutako prozeduran atzera egin da. Aipatutako erabakia, EAEko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularraren 2012ko urriaren 19ko 80/2012 Erabakia betez eman da. Azken Erabaki honek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak aurkeztutako errekurtso berezia baietsi du, SPKLTBren 124. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritako beharkizunen arabera kontratazioaren salbuespenezko izaera egiaztatu ez delako.

Lizitazio iragarkia EBAOn (Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialaren Gehigarria, 11-05-2012, 2012/S90-148042), 2012ko maiatzaren 28ko BOEren 127. zenbakian, 2012ko maiatzaren 30eko EHAAren 105. zenbakian eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Kontratatzailearen Profilean argitaratu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 18a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala