Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1495

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bilboko Enpresa Ikasketen U.E.ko zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2013ko urtarrilaren 10ko ebazpenean (2013ko urtarrilaren 29ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenez eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzen dituena), honako hau.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aranzazu Vega Badiola andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: zuzendaritza-kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 574.

– Eskala: administrari laguntzailea / administraria.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 24.

– Maila: 18.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Langunea: Bilboko Enpresa Ikasketen U.E.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2013ko martxoaren 7a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala