Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1497

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 269/2012 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hidrokarburoak ikertzeko baimen bat, «SAIA» izenekoa, emateko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira dekretu honetan: 269/2012 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hidrokarburoak ikertzeko baimen bat, «SAIA» izenekoa, emateko dena. Dekretu hori, 2012ko abenduaren 20ko EHAAren 246. zenbakian argitaratu zen, eta oraingo honetan zuzendu egiten dira direlako hutsak:

2012/5737 (4/4) orrialdean, azken xedapenetarik bigarrenean honako hau esaten den lekuan:

«Dekretu hau EHAAn eta BOEn argitaratuko da, eta Estatutako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean»,

Debe decir: Honako hau esan behar da:

«Dekretu hau EHAAn argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean».


Azterketa dokumentala