Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1498

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 22koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, bere 2013ko urtarrilaren 18ko ebazpenean, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (AFONVI) delakoari, Profesional Baimenduak Prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko baimena berriztatu, eta espezialitate berrietan jarduteko baimena ematen zionean, dagoen akats materiala zuzentzeko dena.

1.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko ekainaren 2ko Ebazpenaren bitartez, (2011-08-02ko EHAA), AFONVI entitatea gas fluordunen manipulazioko hainbat espezialitatetan profesional baimenduak prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortu zen.

2.– 2013ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, AFONVI delakoari profesional baimenduen prestakuntzan Erakunde Aitzatetsi gisa jarduteko baimena berriztatua, eta espezialitate berrietan jarduteko zabaldua izan zen. Honela aipatu ebazpenaren lehenengo puntuan, AFONVI Fluordun gasa daukaten ekipoen maneiatzaile gaitu ziurtagiria lortzeko trebakuntza emateko Erakunde Aintzatetsi bezala berritzen zen, zehazki GF 1, GF 2, GF 3 espezialitateetarako.

3.– Idazkera horrek akats material bat dauka, zeren eta AFONVI ez zegoen GF 3 espezialitatean profesional gaitu ziurtagiriak lortzeko trebakuntzarako baimendua, baizik eta bere baimena ondoren zehazten diren espezialitateetako trebakuntzarako zen: GF 1, GF 2 eta GF 4.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bere baitan akats materiala daukan «Ebazpena, 2013ko urtarrilaren 18koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (AFONVI) delakoari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko baimena berriztatu eta espezialitate berrietan jarduteko baimena ematen diona» zuzentzea eta horrela, ebazpen horren 1. puntuak honela dio:

– Fluordun gasa daukaten ekipoen maneiatzailea: GF 3.

Baina honela esan behar du:

– Fluordun gasa daukaten ekipoen maneiatzailea: GF 4.

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 22a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala