Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1501

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2013. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 18ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2013. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egin zien Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2012ko azaroaren 14an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren eranskinaren 11.1 oinarrian xedaturikoa betez, Gazteria zuzendariak Ebazpena eman du 2013ko urtarrilaren 11n. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2013. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aginduaren eranskinaren 11.2 oinarrian xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2013ko ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte, Kulturako sailburuak 2012ko urriaren 18an emandako Aginduaren babespean (2012ko azaroaren 14ko EHAA).

Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikus II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 11.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala