Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1504

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 379/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

379/11 prozedura arrunteko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Alderdi demandatua: Unai Arbelegi Olano.

Gaia: judizio arrunta, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua:

AUTOA

Epailea: D. Javier Lanzos Sanz.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamahiruko urtarrilaren hogeita zortzia.

XEDAPENAK

1.– 2012ko azaroaren 5eko epaian egindako huts materiala zuzentzea erabaki da. Beraz, epaiaren xedapen-zatian, honako hau dioenean: «hamahiru mila, bederatziehun eta laurogeita hamaika euro eta berrogeita zazpi zentimo», honako hau esan behar du: «hamahiru mila, berrehun eta laurogeita hamaika euro eta berrogeita zazpi zentimo».

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, Unai Arbelegi Olanori epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2013ko otsailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala