Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1505

EDIKTUA, kontratu orokorrei buruzko 1508/12 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1508/12 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Persiner, S.L.

Abokatua: Rocio Saez Solas.

Prokuradorea: Garcia.

Demandatua: Aluminios del Norte, S.L.

Gaia: kanbio-judizioa.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2013ko otsailaren 12an, zeinen xedapen-zatia honako hau baita:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da kanbio-judizio hau; beraz, ebazpen hau prozedurari amaiera ematen dion autotzat hartzen da. Sar bedi ebazpen hau autoen agiri-sorten liburuan, prozedura honetan testigantza utziz.

2.– Ez zaio betearazpenik agintzen demandatu Aluminios del Norte, S.L.-Alutec-i; edozein modutan, alderdi demandatzailea bere eskubideaz baliatu ahal izango da lehiaketako epailearen aurrean, zertarako eta, 25.849,16 euroko tronko-zorraz, 7.500 euroko berandutza-interesez, gastuez eta kostuez baliatzeko. Ebazpen honek izango du zor hori frogatzeko balioa.

3.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Aluminios del Norte, S.L.-Alutec demandatuari eman bekio –ediktu bidez– aipatu ebazpenaren berri, izan ere, gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, ezin zaio aurrez aurreko jakinarazpena egin. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ediktua.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik (PZLb, 551.4 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Aluminios del Norte, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala