Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1508

IRAGARKIA, «Complejo Hotelero Itzurun, S.A.ri», Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren otsailaren 1eko Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bidez, Hotel Zelai establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan baja ematea erabaki zen, 2013ko urtarrilaren 28an. Jakinarazpen hori egiten da honako xedapen hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: Establezimenduen antolamenduei buruzko maiatzaren 29ko 102/2001 Dekretuaren 12. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroa sortzen duen irailaren 2ko 199/2003 Dekretuaren 11. artikuluan eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako arauetan.

Ezinezkoa izan denez «Complejo Hotelero Itzurun, S.A.ri» jakinarazpena egitea horretarako emandako helbidean –Alai Auzategia kalea 8, 5. B, Zumaia–, iragarki hau argitaratzen da.

Erabakiaren laburpena:

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Hotel Zelai itxita zegoela jakin zuen, 2012ko martxoan, prentsan argitaratutako berrien bidez jakin ere. Horren berri izan zuen, halaber, partikularrek aurkeztutako erreklamazioei alegazioak egiteko bidaltzen zitzaizkion gutunak bueltan etortzen zirelako itxieraren ondorioz. Establezimenduarekin kontratatutako zerbitzuak ez jasotzeagatik aurkeztu ziren erreklamazio horiek.

Establezimenduaren egoera zein zen egiaztatzeko asmoz, lurralde-ordezkaritza honetako turismo-teknikaria 2013 urtarrilaren 18an Zumaiako Larretxo kaleko 16ra agertu zen, eta han egiaztatu zuen Hotel Zelai itxita dagoela. Hori dela-eta, honako hau erabaki da:

Hotel Zelai establezimenduari baja ematea Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan, 2013ko urtarrilaren 28an.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Donostia, 2013ko otsailaren 1a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala