Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2013ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1509

IRAGARKIA, 2013ko martxoaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Pasaiako udalerrian, Oiartzun-Trintxerpe airetiko linearen sarbide-zortasuna 30 kV-ra (d/c) zabaldu dela jendaurrean jartzeko dena.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k egindako eskabideari doakion instalazioa, bai eta aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza ere.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. Helbidea: Miramongo Parke teknologikoa, Mikeletegi 1-3, Donostia.

– Xedea: Oiartzun-Trintxerpe airetiko linearen sarbide-zortasuna 30 kV-ra (d/c) egokitzea, 9030 Dorrea ordeztuz, Pasaiako udalerrian.

– Erreferentzia: RI 24064/AT-I-2013-1.

– Zortasuna zabaltzearen ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan agertzen direnak. Andoni Larrañaga Irastorza industria-ingeniari teknikoak izenpetu zuen proiektua, 2012ko uztailean; eta Joseba Arribas Iraola industria-ingeniariak proiektuari aurkeztutako 2012-10-31ko eranskinean agertzen diren ezaugarriak ere bai.

– Linearen ibilbidea: ez da aldatzen egungo linearen trazatua. Hona zer aldaketa egiten den: 9030 Dorrearen ordez ezaugarri berberak dituen beste dorre bat jartzea, leku berean eta zimentazio berberarekin.

– Proiektuak eragindako ondasunak eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 18.748,22 euro.

Onura publikokoa dela adieraztea eskatzen da, linearen sarbide-zortasuna zabaltze aldera.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, lurralde-ordezkaritza honetan proiektua nornahik azter dezan (Easo kalea, 10), eta, bestetik, egoki ikusten diren erreklamazioak aurkez daitezen (bi ale), hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2013ko martxoaren 4a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala