Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2378

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, 251 eta 252 zenbakiko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako txartelak ematea baimentzen da.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Derio Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 251 zenbakiko ikastaroa eman die Bizkaiko nekazari eta abeltzainei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Fraisoro Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 252 zenbakiko ikastaroa eman die Gipuzkoako frutazain eta lorazainei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Hirugarrena.– Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretua:

– 18.1.a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa.

– 20. artikulua, txartelak eman, berritu edo kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, zeinetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landareen osasunaren arloko funtzioak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

1.– 251 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako pertsonei.

2.– 252 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala