Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2382

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordearen osaera eguneratzeko dena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordea eratu zen (2012ko irailaren 13ko EHAA, 179. zk.). Organo aholku-emaile gisara sortu zen, gaixotasun arraroetan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko aholku-batzordeen araubidea ezartzen da).

2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren 3. artikuluak dioenez, lehendakariak, idazkariak eta 14 kidek osatuko dute batzordea, aginduaren 5. artikuluan jasotako moduan. Guztiak ere Osasuneko sailburuak aukeratuko ditu.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko irailaren 14ko Aginduaren bidez, batzorde horretako egungo kideak izendatu ziren (2012ko urriaren 1eko EHAA, 191. zk.; 2012ko irailaren 14an hutsen zuzenketa egin zitzaion, zeina 2012ko urriaren 8ko EHAAn argitaratu baitzen).

Gaur egun, beharrezkoa da batzordeko kideen izendapena eguneratzea, Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzional berriaren aurreikuspenetara egokitzeko (egitura hori apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuak onartu zuen; 2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.). Beharrezkoa da, halaber, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkaria izendatu behar da, kargu hori hutsik baitago, eta beste kargu huts batzuk ere bete behar dira.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian adierazten diren hauek guztiak Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordeko kide gisa betetzen duten kargutik kentzea, bakoitzak duen ordezkaritzaren arabera: lehendakari gisa, Jesús María Fernández Díaz jauna, eta Osasun Sailaren ordezkari izango den batzordekide gisa, Isabel Izarzugaza Lizarraga andrea.

Bigarrena.– Jarraian adierazten diren hauek guztiak Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordeko kide izendatzea, bakoitzak duen ordezkaritzaren arabera: lehendakari gisa, Guillermo Viñegra García jauna; lehendakariaren ordezko gisa (kargua hutsik badago, lehendakaria ez badago edo gaixorik badago), M.ª Luisa Arteagoitia González andrea; Osasun Sailaren ordezkari izango den batzordekide gisa, Manu Errezola Saizar jauna; eta, azkenik, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkari izango den batzordekide gisa, José Antonio de La Rica Jiménez jauna.

Hirugarrena.– Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea. Honela osatuta egongo da batzordea:

– Lehendakaria:

Guillermo Viñegra García jauna. M.ª Luisa Arteagoitia González andreak ordezkatuko du lehendakaria, kargua hutsik badago, edo lehendakaria ez badago edo gaixorik badago.

– Idazkaria:

Enrique Peiró Callizo jauna.

– Batzordekideak, jarraian adierazten diren hauen guztien ordezkari:

Euskal Herriko Pediatri Elkartearen ordezkari:

Luis Castaño González jauna.

Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Elkartearen ordezkari (Osatzen):

Eneko Ibarruri Martínez jauna.

Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkari:

Maria Victoria Egurbide Arberas andrea.

Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioaren ordezkari (FEDER):

Juana María Sáenz Rodríguez andrea.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkari:

José Antonio de La Rica Jiménez jauna.

Euskal Herriko Neurologi Elkartearen ordezkari:

Adolfo López de Munain Arregui jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen ordezkari:

José Manuel Agud Aparicio jauna.

Itziar Astigarraga Aguirre andrea.

Cristina Aguirre Rodríguez andrea.

Blanca Gener Querol andrea.

Osasun Sailaren ordezkari:

Manu Errezola Saizar jauna.

Larraitz Arriola Larrarte andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren ordezkari:

M.ª Blanca Segurola Lázaro andrea.

María García Barcina andrea.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 6a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala