Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2386

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 75/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.

Errekurtsoa: AHC 75/13.

Errekurtsogilea: Sellem Boutraguin.

Abokatua: Alberto Zulueta Martinez.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Alderdi errekurritua: fiskala.

Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

Errekurtso horretan epaia eman da 2013ko martxoaren 27an, eta haren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

APELAZIO ZIBILA

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegia Mercedes Guerrero Romeo andreak – lehendakari lanean diharduenak -, Iñigo Madaria Azcoitia eta Edmundo Rodríguez Achútegui magistratu jaunek osatzen dute eta bi mila eta hamahiruko martxoaren hogeita zazpian, Erregeren izenean, epai hau eman du

153/13 EPAIA

Salako 75/13 erroiluko apelazio zibileko errekurtsoa, Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Epaitegitik datorrena eta ezkontzaz kanpoko umeentzako neurrien gaineko 306/2011 autoen ondoriozkoa dena, Sellem Boutraguim jaunak sustatutakoa da, hain justu ere María Boulandier Frade epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Alberto Zulueta Martínez letratuaren laguntzarekin, eta 2012ko uztailaren 13an emandako epaiaren aurka. Fiskaltza ere izan da parte. Edmundo Rodríguez Achútegui magistratuak jardun du ponente gisa.

EPAITZA

1.– Baietsi egiten dut María Boulandier Frade epaitegietako prokuradoreak Sellem Boutraguim jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Epaitegiak 306/2011 autoetan emandako 2012ko uztailaren 13ko epaiaren aurkakoa.

2.– Aipatutako ebazpena baliogabetu, eta haren ordez, demanda baiestea, eta:

2.1.– Sellem Boutraguim amari ematea XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza.

2.2.– Hilean 100 euro ezartzea adingabearentzako mantenu-pentsio gisa. Diru hori Sid Ahmed Azley jaunak ordaindu beharko du, amaren bidez. Kopuru hori urtero eguneratu beharko da, urteko lehenengo egunean, KPIren arabera, eta Sellen andreak adierazitako kontu-zenbaki batean sartu beharko da diru hori, hilabeteko lehenengo bost egunetan.

2.3.– Sid Ahemd Azley jaunak XXXXXrekiko duen bisita-erregimena bertan behera uztea, non dagoen jakin arte.

3.– Alderdi apelatzailea kondenatzea apelazio-errekurtsoaren kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Ebazpen honen ziurtagiriarekin eta agindu-gutunarekin batera, jatorrizko autoak jatorrizko epaitegira bidali, horren berri izan dezaten eta betearaz ditzaten.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Sid Ahmed Azley demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala