Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2387

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 77/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 77/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Automáticos Txomin, S.A.

Abokatua: Itxaso Jaureguizar Marina.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Aitor Gutierrez Garcia, Mikel Abajo Sainz Aja eta Juan Pedro Frutos Corrales.

Gaia.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Emilio Martínez Guijarro epaitegietako prokuradoreak Automáticos Txomin, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, kodemandatuak (Aitor Gutiérrez García jauna, Jaime Villaverde Ferreiro prokuradoreak ordezkatua; Juan Pedro Frutos Corrales jauna, auzi-iheslaria; eta Mikel Abajo Sainz- Aja jauna, Ana Rosa Álvarez Sánchez prokuradoreak ordezkatua) neurri berean bi mila eta zortziehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hamabost zentimo (2.847,95) ordaintzera, bakoitzak 949,31 euro alegia.

Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere —legezko interesa bi puntu gehituta—, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 00 007712. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Pedro Frutos Corrales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala