Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2388

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 483/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 483/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: Maria Isabel Jimenez Carrion.

Abokatua: Beatriz Quintela Rodriguez.

Prokuradorea: Smith.

Demandatua: Jose Louis Moncayo Macias.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko neurriak.

Judizio horretan 2012ko abenduaren 3an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Smith prokuradoreak María Isabel Jiménez Carrión andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, José Luis Moncayo Macias jaunaren aurkakoa. Ondorioz, Nekane Moncayo Jiménez adingabea (2011ko uztailaren 29an jaioa) dela-eta, guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko neurri hauek hartzen ditut:

1.– Adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute, nahiz eta amari bakarrik ematen zaion adingabekoaren gaineko guraso-ahala.

2.– Aitari ez zaio inolako bisita-erregimenik ezarri. Egoera aldatzen bada eta bisita-erregimena ezartzea nahi badu, aitak egiaztatu beharko ditu bisita horiek, eta horretarako ezarritako prozedurari ekin.

Hala ere, eta beti ama aurrean dela eta bere baimenarekin, Moncayo jaunak bisitatu ahal izango du bere alaba.

3.– Aitak hilero ordainduko du, alabarentzako elikadura-pentsio gisa, hilean dituen diru-sarrera guztien % 20, gutxienez 150 euro.

Aipatutako diru-kopurua, edo demandatuaren sarreren arabera ezartzen dena, hileko lehenengo bost egunetan ordainduko da, amak horretarako ematen duen kontu-zenbakian.

Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2011ko urtarrilaren 1etik hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezten duen erakundeak estatu osorako prestatutako kontsumoko prezioen indizearen gehikuntzaren indizea aplikatuz. Lehen eguneratzean (2014ko urtarrilaren 1a) KPIren honako gehikuntza izango da kontuan: erabaki honen datakoaren eta 2013ko abenduaren 31koaren artekoa. Hurrengoetan, aurreko urteko KPIren gehikuntza aplikatuko da.

4.– Alabaren aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Behar bezala egiaztatu beharko dira eta bi gurasoek elkarrekin adostu beharko dituzte edo, adostasunik ez bada, epaileak eman beharko du horretarako baimena. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Elikagaiak, arropa, oinetakoak, sorospen mediko-farmazeutikoa eta hezkuntza ordaintzeko beharrezkoak ez direnak joko dira aparteko gastutzat.

Gastu ezohikotzat honakoak jotzen dira: Gizarte Segurantzak hartzen ez dituen osasun-gastuak (dentista, ortodonzia, betaurrekoak, psikologoa, ...), adingabearen hezkuntzarako ezohikotzat jo daitezkeenak (eskola partikular beharrezkoak, eskolaz kanpoko aktibitateak, kirol jarduerak, udalekuak, goi-mailako ikasketak, ikasketa profesionalak edo unibertsitatekoak, atzerrira joan-etorriak eta hango egonaldiak, edo hezkuntzako zein formazioko kausak direla-eta familia-etxebizitzatik kanporako joan-etorriak eta hango egonaldiak...).

Mantenua ordaintzeko obligazioa eten egingo da semea adin nagusiko eta ekonomikoki burujabe egiten denean, betiere KZaren 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.

Guztia ere, prozesuko kostuak adierazi gabe.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 123123333. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Louis Moncayo Macias demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala