Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2390

IRAGARKIA, Viajes Fermar, S.L.-ri Turismoko zuzendariaren 2013ko martxoaren 14ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Viajes Fermar, S.L.-ri 48-OT-F-2013-17 zehapen-espedientea irekitzea ebazten da.

Viajes Fermar, S.L. enpresari (IFK: B48303044) jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik egon ez denez, bere azken helbidean hainbat saio egin arren –Pérez Galdos kalea 1, Bilbao–, iragarki hau argitaratzen da; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbo.

Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-arudia ez betetzearren.

Bilbao, 2013ko apirilaren 2a.

Bizkaiko lurralde ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala