Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2391

IRAGARKIA, Honen bidez, Baltogar, S.A. sozietateari jakinarazten zaio Nazioartekotzeko zuzendariaren 2013ko martxoaren 11ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea ebazten duena, Baltogar, S.A. sozietatearen aurka (IFK: A95590501).

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: 48-AF-G-2012-034.

Baltogar, S.A. sozietateari (Gatikarako errepidea, 1. km, Mungia, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Baltogar, S.A.), espediente-zenbakia (48-AF-G-2012-034), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 24a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala