Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2013ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2392

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da Ander Martín Cipitriaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko urtarrilaren 7ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Ander Martín Cipitria jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Ander Martín Cipitria jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Ander Martín Cipitria jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 12a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala