Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2410

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 73/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 73/11 prozedura.

Demandatzailea: Carmen Janet Neyra Bravo.

Abokatua: Ignacio Alvarez Mata.

Prokuradorea: Garayoa.

Demandatua: Freddy William Manrique Hernandez.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan epai eman zen, 2012-10-31n, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Garayoa Meseguer prokuradoreak, Carmen Janet Neyra Bravoren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, auzi-ihesean den Freddy William Manrique Fernándezen aurkakoa. Ondorioz, erabaki hauek hartu ditut:

A) Carmen Janet Neyra Bravok, XXXXXX adingabearen amak, izango ditu haren zaintza eta jagoletza eta guraso-ahala.

B) Demandatuari ez zaio inolako bisita-erregimenik ezartzen.

C) Manrique Fernández jaunak 150 euro jarriko ditu hilero bere seme adingabearen mantenu-gastuetarako, eta diru hori hilaren lehenengo bost egunen barruan ingresatuko du Neyra andreak adierazten duen kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIak izandako aldaketen arabera, 2011ko maiatzaren 1etik aurrera.

D) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4767-0000-00-0073-11. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Freddy William Manrique Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala