Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2446

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 13koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzeko dena, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako teknikaria aukeran. Irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak izendatzeko 2008ko lan-eskaintza publikoa onartu zen.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bitartez, 2008. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko lan eskaintza publikoa onartzen da. Eta eskaintza horren barruan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako teknikaria aukerako plaza hutsak; hain justu ere hautaketa-prozesu batez bete behar direnak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bitartez onartu ziren aipatu lan-eskaintza publikoaren ondorioz karrerako funtzionarioak hautatzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bitartez, hautaketa-prozesurako deialdia egin zen eta deialdiko oinarri espezifikoak eta deitutako kidegoko gai-zerrenda onartu ziren.

Hautaketa-prozesua amaitu da, eta agindu honetako eranskinean jasotako pertsona hautatu guztiek eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute, epearen barruan; hortaz, bidezko da pertsona horiek hautatuak izan diren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea.

Halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 52.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, funtzionario izendatu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta horniketari doakion sistemaz egindakotzat kontsideratuko dira, ondorio guztietarako. Guztiarekin ere, izangaiek adierazitako lehentasunen arabera eta hautatuen behin betiko zerrendan lortutako hurrenkeraren arabera egingo dira adskripzioak.

Esandakoaren ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduko 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuan hautatutako langileak -agindu honetako eranskinean zehaztuak-, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzea. Dekretu horren bitartez, 2008. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen.

Bigarrena.– Izendatutakoak, agindu honetako eranskinean zehaztutakoak, 2013ko ekainaren 3an jabetu beharko dira esleitutako lanpostuez.

Hirugarrena.– Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean postuaz jabetzen ez direnek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubideak.

Laugarrena.– Esleitutako lanpostuetara funtzionario sartu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta lanpostuak betetzeko sistemaz lortutakoaren ondorio guztiak dituela kontsideratuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 13a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala