Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2453

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 10ekoa, Laneko sailburuordearena, zeinarekin argitara ematen baita beherago zehaztu laguntzak, 2012. urteari dagokionez, finantzatzeko guztizko zenbatekoa aldatu egin dela: gizarte-ekonomiarako laguntza teknikorakoak, gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako erakunde eta enpresen elkartze-egiturak sendotzeko laguntzak.

Bestalde, gizarte-ekonomiako enpresentzako laguntza teknikorako laguntzak arautzen dituen 2012-09-26ko Aginduak, diru-laguntzei buruzkoak, 3.1 artikuluan, argitara ematen zuen laguntza horiei esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa, honako hau, hain zuzen ere:

– Agindu honen xedea betetzeko, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko gehienezko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: laurogeita hamar mila (90.000) euroko ordainketa-kreditua 2012ko ekitaldirako, eta hirurogei mila (60.000) euroko konpromiso-kreditua 2013ko ekitaldirako.

Diru-laguntzak emateko aipatu aginduaren 3.1 artikuluarekin bat etorriaz, guztizko zenbateko hori eguneratu ahal izango da, baldin eta indarreango legearekin bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek egingo balira, gertaera hori iragarri egin beharko litzateke, Laneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

2012-12-31n bukatu egin zen aurkeztutako eskabideak aztertzeko prozesua. Baldintzak betetzen zituzten laguntza guztiak emateko, kalkulatu zen ezen 29.775 euro gehiago beharko zirela; 2012ko aurrekontu arruntari dagozkion 17.865 euro, eta 2013ko aurrekonturako konpromiso-kredituari dagozkion 11.910 euro.

Dagozkion izapideak egin aurretik, aurrekontu-baliabideak badaudenez Aginduan aurreikusitako zehaztapenekin arabera, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako behar beste eta behar bezalako ordainketa-kreditua badagoela ziurtatu ondoren, aurrekontu-kredituak handitu egin ziren aipatu zenbatekoetan.

Bestalde, gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak ezartzen dituen 2012-09-26ko diru-laguntzei buruzko Aginduak, 2.1 artikuluan, argitara ematen zuen laguntza horiei esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa, honako hau, hain zuzen ere:

– Agindu honen xedea betetzeko, ehun mila euro (100.000) erabiliko dira. Nolanahi ere, kopuru hori aldatu ahal izango da, aurrekontuetan indarrean dauden legeen arabera aldaketak eginez gero. Aldaketa horiek egingo balira, gertaera hori iragarri egin beharko litzateke, Laneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

2012-12-31n bukatu zen aurkeztutako eskabideak aztertzeko prozesua. Baldintzak betetzen zituzten laguntza guztiak emateko, kalkulatu zen 179.181,17 euro gehiago beharko zirela, 2012ko ekitaldiko aurrekontuari dagozkionak.

Dagozkion izapideak egin aurretik, aurrekontu-baliabideak badaudenez Aginduan aurreikusitako zehaztapenekin arabera, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako behar beste eta behar bezalako ordainketa-kreditua badagoela ziurtatu ondoren, aurrekontu-kredituak handitu egin ziren aipatu zenbatekoetan.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzeko laguntzak ezartzen dituen 2012-09-26ko Agindua, diru-laguntzak arautzen ditueneak, 3.1 artikuluan iragartzen zuen laguntza horietarako esleitutako guztizko zenbatekoa, honako hau, hain zuzen ere:

1.– Agindu honen xedea betetzeko, seiehun eta berrogei mila (640.000) euroko gehienezko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: laurehun eta laurogei mila (480.000) euroko ordainketa-kreditua 2012ko ekitaldirako, eta ehun eta hirurogei mila (160.000) euroko konpromiso-kreditua 2013ko ekitaldirako.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako zenbateko globala handitu ahal izango da, betiere diru-laguntzak esleitzeko prozedura ebatzi aurretik, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik eta honako hauen arabera: dagoen aurrekontu-lotura, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste programak betetzetik sortzen diren aurrekontu-aukerak edo onartzen diren bestelako aurrekontu-aldaketak. Halakorik gertatuz gero, Laneko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.

2012-12-31n bukatu zen aurkeztutako eskabideak aztertzeko prozesua. Baldintzak betetzen zituzten laguntza guztiak emateko, kalkulatu zen ezen 16.040 euro gehiago beharko zirela; 2012ko aurrekontu arruntari dagozkion 12.030 euro, eta 2013ko aurrekonturako konpromiso-kredituari dagozkion 4.010 euro.

Dagozkion izapideak egin aurretik, aurrekontu-baliabideak badaudenez Aginduan aurreikusitako zehaztapenekin arabera, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako behar beste eta behar bezalako ordainketa-kreditua badagoela ziurtatu ondoren, aurrekontu-kredituak handitu egin ziren aipatu zenbatekoetan.

Adierazitako lege-aginduak eta oro har ezartzekoak diren gainerakoak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012-09-26ko Aginduaren 3.1 artikuluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako zenbateko maximoaren aldaketa iragartzea. Zenbateko hori 29.775 eurotan gehitzen da, era horretan: 2012ko aurrekontu arruntari dagozkio 17.865 euro, eta 2013ko aurrekontutako konpromiso-kredituko 11.910 euro. Agindu horren bitartez, gizarte ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko dirulaguntzak ezartzen dira.

Hortaz, 2012ko ekitaldian laguntza horiek finantzatzera bideratutako diru-zuzkidura 179.775 eurokoa da, honela banatuta: 2012ko ekitaldirako 107.865 euroko ordainketa-kreditua eta 2013ko ekitaldirako 71.910 euroko konpromiso-kreditua.

Bigarrena.– 2012-09-26ko Aginduko 2.1 artikuluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako zenbateko maximoaren aldaketa iragartzea, zenbateko hori 179.181,17 eurotan gehitzen dira. Agindu horren bitartez, gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dira.

Horrenbestez, 2011ko ekitaldian laguntza horiek finantzatzeko diru-zuzkidura 279.181,17 eurotan finkatzen da.

Hirugarrena.– Iragartzea Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzeko laguntzak ezartzen dituen 2012-09-26ko Aginduaren 3.1 artikuluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako guztizko zenbatekoaren aldaketa, zeina 16.040 eurotan gehitzen baita, 12.030 euro 2012ko aurrekontu arrunterako eta 4.010 euroko konpromiso-kreditua 2013ko aurrekonturako.

Hortaz, 2012ko ekitaldian laguntza horiek finantzatzera bideratutako diru-zuzkidura 656.040 eurokoa izango da; honela banatuta: 2012ko ekitaldirako 492.030 euroko ordainketa-kreditua eta 2013ko ekitaldirako 164.010 euroko konpromiso-kreditua.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende orok horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gora jotzeko Errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ondorioak.

Ematen denetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 10a.

Laneko sailburuordea,

RICARDO BARCALA ZUMELZU.


Azterketa dokumentala