Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2455

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Farmaziako zuzendariarena, 2013an farmazia bulego berri gehiago zabaltzeko baimenik ez dela emango iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak zabaltzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena, urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.

Informazio horren haritik, udal erroldetako azken datuak 2013ko urtarrilaren 1eko ondorioekin onartutako berrikuspenari dagozkionak dira.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzeari buruzko apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluan esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Farmazia eskualde bakoitzeko biztanleen eta farmazia bulegoen arteko proportzioa eta farmaziok eskualdea osatzen duten udalerrien artean nola banatu aztertu eta gero, 2013. urtean farmazia bulegoak zabaltzeko deialdi gehiago ez egitea ebatzi da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala