Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2457

IRAGARKIA, Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateari 2013ko martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez ebazten baita Innotek programa aplikatuta 2006ko deialdian emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetze espedientea.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateari jakinaraztea sozietatearen azken helbidean (Mikeletegi pasealekua 2, Inasmet eraikina, Donostia). Hori dela eta, ebazpen hori argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

«Teknologiako zuzendariaren martxoaren 7ko Ebazpena, Moldkar Teknolayer, S.L. (B20823142) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztekoa, Innotek programaren barruan 2006ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez, hain justu ere.

Espediente-zenbakia: IT-2006/000017.

Ikusi da Moldkar Teknolayer, S.L. (B20823142) sozietateari instruitutako espedientea, zeina 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan gauzatu baitzen. Agindu horren bidez, Innotek programa arautzen da, teknologia-garapeneko eta berrikuntzako proiektuak burutzeko laguntza-programa, alegia.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 27an, Teknologiako zuzendariak Moldkar Teknolayer, S.L. (B20823142) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori 25.425 eurokoa zen, itzuli behar ez zena. Ebazpen haren bidez, halaber, agintzen zen emandako diru-laguntzaren % 70 ordaintzeko –17.797,50 euro–, eta adierazten zen ezen aurreikusitako programa zenbateraino betetzen zen, halako proportzioan ordainduko zela diru-laguntzaren gainerakoa, betiere agiri bidez justifikatu ostean.

Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

2011ko abuztuaren 29an, Teknologia Zuzendaritzak Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (ofizioaren irteera-zenbakia: 336894).

2012ko maiatzaren 23an, Teknologiako zuzendariak Ebazpena eman zuen, zeinen bidez ez-betetze espedientea ireki baitzitzaion Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateari, ez zuelako egiaztatu zerga-betebeharrak betetzen zituela.

Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateari ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazteko saioek ez zuten aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, 2012ko abenduaren 20ko EHAAn argitaratu zen.

Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateak ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Aurrekari horietan oinarriturik, ez-betetze espedientearen ebazpenak ondoko oinarri juridikoetan du funtsa:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, zerga-betebeharrak bete direla egiaztatu beharko da, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengoetan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ekitaldi horretatik (agindu hori EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzkoa da).

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dira. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen du: "Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak itzuli egin beharko ditu bai eman eta eskuratutako zenbatekoa, bai legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea".

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-betebeharrak bete izana ez egiaztatzeagatik Moldkar Teknolayer, S.L. (B20823142) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta deklaratzea galdu egin duela diru-laguntzatik ordaintzeko dagoen zatia jasotzeko duen eskubidea (7.627,50 euro).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Teknologiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.»

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala