Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2485

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen duen zerbitzuaren 2013ko ekitaldirako tarifa berriak onartzeko dena.

2013ko maiatzaren 14an egindako bileran, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki bat hartu zuen, eta hauxe du xedapen-atala, guztiek jakin dezaten:

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sartu da Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Eusko Trenek 2013. urterako Reinetako funikularraren eta tranbiaren zerbitzuen tarifak berrikusteko aurkeztutako eskaria.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Eusko Trenek ematen dituen zerbitzuen tarifak prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoaren eremuko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikulua betez (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Eskumen hori Euskadiko Prezioen Batzordeak du, hala xedatuta baitago otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Agindua (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluan xedatzen denez, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Baina bigarren paragrafoak honela dio: «Hala ere, espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak berrikusi ahal izango ditu, ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta, nahiz eta 1. idatzi-zatian ezartzen den epea agortu ez».

Aipatutako arauen helburua halako oreka ekonomiko bat lortzea da, baina prezioak bizi-kostuari dagokionez sortzen dituzten tresnak zaindu beharrarekin ere justifikatuta daude.

2013. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori dela eta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Eusko Trenek ematen duen zerbitzuaren 2013rako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Trenbiderako tarifak.

(Ikus .PDF)

b) Reinetako funikularrerako tarifak.

(Ikus .PDF)

c) Tranbiarako tarifak.

(Ikus .PDF)

d) Tren-metroaren billete konbinatuak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agindu honek 2013ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, hilabete biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ MARÍA BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala