Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2486

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «294/2013 Dekretua, apirilaren 16koa, Dirubideen zuzendaria izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu dira Dirubideen zuzendaria izendatzeko apirilaren 16ko 294/2013 Dekretuan. Dekretu hori 2013ko apirilaren 25eko EHAAn argitaratu zen, 79. zenbakian. Hori dela eta, zuzendu egiten dira:

2013/79 Laburpenaren 6/3 orrialdean, Agintari eta Langileriaren Atalean, Izendapen, Egoera eta Gorabeheren Azpiatalean, euskarazko bertsioan honela dio:

«294/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Dirubideen zuzendaria izendatzeko dena».

Baina honela esan behar du:

«294/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria izendatzeko dena».

2013/2003 (1/1) orrialdean, idazpuruan, euskarazko bertsioan, honela dio:

«294/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Dirubideen zuzendaria izendatzeko dena».

Baina honela esan behar du:

«294/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria izendatzeko dena».

2013/2003 (1/1) orrialdean, 1. artikuluan, euskarazko bertsioan, honela dio:

«1. artikulua.– Amaia Jauregiberri Goenaga andrea Dirubideen zuzendari izendatzea».

Baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– Amaia Jauregiberri Goenaga andrea Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendari izendatzea».


Azterketa dokumentala