Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2487

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko lehiaketa-oposiziorako deialdiari buruzkoa (Aldaketa) –09/25.01.00.0041)–.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2013ko maiatzaren 14ko bileran, lehiaketa-oposizioaren oinarriak (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 179. zk., 2012ko irailaren 28koa) aldatzea xedatu du eta argitara dadila agindu du.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

EUSKO LEGEBILTZARREKO ADMINISTRARIEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO LEHIAKETA-OPOSIZIOAREN OINARRI ESPEZIFIKOEN ALDAKETA

Mahaiak, apirilaren 16ko bileran, 2013ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zuen. Bertan, besteak beste, barne sustapeneko txandan administrari teknikari bi lanpostu sartzen dira.

Enplegu publikoaren eskaintza hori kontuan izanda, eta 2012ko irailaren 25ean Diputazio Iraunkorreko Mahaiaren akordioz, administrari teknikarien hautapen-prozesua irekita dagoenez; aipatutako plazak era ordenatuan integratzeko, Administrari kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioaren oinarri espezifikoak aldatzen dira eransten diren ezaugarrien arabera:

– Handitu egiten da barne sustapeneko 3. hizkuntza eskakizuna derrigorrezko duten administrari teknikarien plazen kopurua, eta, hortaz, plaza batetik hiru plazara pasatzen da, betiere Eusko Legebiltzarraren plantilla emendatu gabe. Plaza berriak Eusko Legebiltzarreko Administrazioko zerbitzuei atxikita daude.

– Epe berria irekitzen da, soilik barne sustapeneko txanda aukeratzeko eskubidea dutenentzat. Epe hau 15 egun baliodunekoa izango da deialdia Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

– Lehenengo epealdian, barne sustapenerako txanda aukeratzeko eskubidea izanda, txanda irekia aukeratu zutenek bere aukera aldatu ahal izango dute.

– Halaber, IT txartelei buruzko aurreikusitakoa izan ezik, merituak baloratzeko data-muga, hasierako izena emateko epearen azken data izango da, alegia, 2012ko urriaren 31.


Azterketa dokumentala